44. zk., 2024ko otsailaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1087
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zehapen-espediente batzuen gainean Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak eman dituen ebazpenak, itsas arrantzaren arloan egindako arau-hausteei lotuta.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Interesdunek hilabeteko epea dute gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Isuna ordaintzean kontzeptu hauek adierazi beharko dira: titularraren izena, zehapenaren espediente-zenbakia eta «Sanción de Pesca» kontzeptua. Beheko kontu korrontean eta banketxean egin beharko da ordainketa:
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusia.
K.K.: 01825685070000226271.
Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta 15 egun igaro ostean isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez eskatuko da, Dirubilketa Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 13a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.