44. zk., 2024ko otsailaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1086
IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, berraztertze-errekurtsoa ebatzi aurreko izapide-egintza bat jakinarazteko dena (Autonomoentzako deialdia COVID 2020).
2024ko urtarrilaren 15ean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako zuzendariak dokumentazio-errekerimendu bat egin zuen, espediente batean berraztertze-errekurtsoa ebatzi aurretik.
Izapide-egintza hori zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak 10 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan (Zerbitzu Juridikoak, Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz – 01009 PK), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz.
Xede horretarako, jakinarazten da interesdunak izapide-egintzaren testu osoa eskuragarri duela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
JOSE ANTONIO CARRILLO NAVAS.