Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2024ko otsailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1084

AGINDUA, 2024ko otsailaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Cruz Roja» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren irakaskuntzak murrizteko eta izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Cruz Roja» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren «Cruz Roja Española» erakunde titularrak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea irakaskuntzak murriztea eta izen espezifikoa aldatzea da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatzen duena, eta gai horretan indarrean dauden gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024-2025 ikasturterako, Bilboko (Bizkaia) «Cruz Roja» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren Batxilergoko irakaskuntzak iraungitzeko eta izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea, zeina «Gurutze Gorria Lanbide Heziketa» izatera pasatuko baita. Une horretatik aurrera, Hezkuntza Saileko ikastetxe ez unibertsitarioen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 014633 (EAE) eta 48003308 (unibertsala).

Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Gurutze Gorria Lanbide Heziketa».

Titularra: «Cruz Roja Española».

Helbidea: Jose María Olavarri 6.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Osasuna:

– Erizaintza eta zaintza osagarriak, erdi-mailako lanbide heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– Osasun-larrialdiak, erdi-mailako lanbide heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Farmazia eta Parafarmazia, erdi-mailako lanbide heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Dietetika, goi-mailako lanbide heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Laborategi klinikoa eta biomedikoa, goi-mailako lanbide heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak eta erkidegoko zerbitzuak:

– Menpekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako lanbide heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Gizarteratzea, goi-mailako lanbide heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Gainera, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Era berean ikastetxe horrek martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala