44. zk., 2024ko otsailaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1083
AGINDUA, 2024ko otsailaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, orain arte Galdakaon (Bizkaia) egon den «Unkina» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen erregistro-datuak eguneratzen dituena, Usansolo udalerri independente gisa bananduta dagoelako.
Bizkaiko Foru Aldundiaren 2022ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez (2022ko azaroaren 23ko Bizkaiko Batzar Nagusien Erabakiari buruzkoa), Galdakaoko udalerria aldatzea onartu zen, lurraldearen zati bat banantzeko eta Usansolo udalerri independente berri gisa eratzeko. 2023ko abenduaren 22an, Usansolo Toki Erakundeen Erregistroan inskribatu zen, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (2024ko urtarrilaren 23ko 19 zk.) argitaratu zen aipatu ebazpena. Hori dela eta, eguneratu egin behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta dagoen «Unkina» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen datuak.
Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua, eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 4. artikuluak (martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuak aldatua) emandako eskumenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Unkina» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen erregistro-datuak aldatzea, Usansolo udalerri independente gisa bereizteagatik. Hemendik aurrera, ikastetxe publiko hori honela inskribatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan:
Kode zenbakiak: 014280 (EAE) eta 48008872 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea.
Izen espezifikoa: «Unkina».
Titularra: Euskal Autonomia Erkidegoa.
Helbidea: Meatzeta, 1.
Udalerria: Usansolo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Eskainitako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa.
– Lehen Hezkuntza.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.