44. zk., 2024ko otsailaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1079
AGINDUA, 2024ko otsailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Residencia Calzada izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
2023ko azaroaren 15ean, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Residencia Calzada izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2023ko apirilaren 17an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publiko bihurtu zen Gernika-Lumon 2023ko abuztuaren 11n Alfonso Ansola Horcajo notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 753). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.
Aipatutako dokumentazioaren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa egiten da ondorengoari dagokionean:
–. 18. artikulua (Fundazioaren zerbitzuko langileak. Calzada egoitzaren zuzendaritza. Karitatearen alabak.), kendu egin da Karitatearen alaben Kongregazioak zuzendari-kargua izendatzeko zuen ahalmena, izendatzeko ezintasunaren aurrean. Egungo idazketak patronatuko batzordean kidea izendatzeko gaitasuna ematen die.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación Residencia Calzada izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, egoitzako zuzendari-kargua eta patronatuko kideak izendatzeko gaitasuna aldatzeari buruzkoa, agindu honen datarekin, Alfonso Ansola Horcajo notario jaunaren aurrean 2023ko abuztuaren 11n egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 753).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.