44. zk., 2024ko otsailaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1078
AGINDUA, 2024ko otsailaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Dekosocial Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.
2024ko urtarrilaren 4an, Fundación Dekosocial Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea aurkeztu zen, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Eskaerarekin batera, eraketa-eskritura publikoa aurkeztu zen, 2023ko azaroaren 28an Donostian egiletsitakoa, Fermín Lizarazu Aramayo notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 4.213).
2024ko urtarrilaren 17an, fundazioaren lehen jarduera-programa edo -plana aurkeztu zen.
Sutargi SAL sozietatea da sortzailea (IFK: A20404828), Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 1367. liburukia, 111. folioa, SS-7373 orria.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea 2024ko urtarrilaren 31n bildu zen, fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari dagokionez inskripzio-eskaera baloratzeko, zeina aldeko txostena eman baitzuen.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman du 2024ko otsailaren 8an.
Estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Fundación Dekosocial Fundazioa izeneko fundazioa honako interes orokorreko helburu honekin eratu da:
«Gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratzea sustatzea, bereziki ahulak edo kalteberak direnak enplegua lortzeko eta mantentzeko orduan, haien enplegagarritasuna, lanbide-orientazioa, bitartekotza eta lanpostuko laguntza aztertuz eta hobetuz gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-eremuetan»
Estatutuen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, fundazioaren egoitza Belauntzako (Gipuzkoa) Beotibar poligonoko 12. zenbakian ezartzen da. Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko ditu bere jarduerak nagusiki.
Fundazioaren hasierako zuzkidura berrogeita hamahiru mila zazpiehun eta berrogeita hamar (53.750) eurokoa da. Ekarpena gauzatan egindakoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 12. artikuluaren bigarren atalari jarraiki, eta sozietate fundatzaileak egin du.
Eratzeko eskritura publikoan eta estatutuen 9. artikuluan jasotakoaren arabera, lehenengo patronatua honako hauek osatuko dute:
– Presidentea: Sutargi SAL, Iván Elustondo Oyarzabal jaunak ordezkatuta.
– Presidenteordea: Espainiako Gurutze Gorria, Juan María Urruzuno Echeverria jaunak ordezkatuta.
– Idazkaria: Mariangélica Martínez Chávez andrea (fundazioaren zuzendari nagusia).
Izendatutako pertsona guztiek onartu dute beren kargua, ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluan aurreikusitako eraren batean.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio eraketa espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación Dekosocial Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, F-490 erregistro zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, 2023ko azaroaren 28an, Donostian, Fermín Lizarazu Aramayo notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan jasotako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 4.213).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 12a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.