43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
OSATEK A.B.
1065
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 187/2023 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.
187/2023 prozedura laburtua, Osatekeko zuzendari kudeatzailearen xedapen bidez egindako aldi baterako enpleguaren ezohiko deialdiari buruzkoa. Xedapen horren bidez, Osatekeko teknikari manipulatzaileen kategorian lan-kontratu finkoko langile izateko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzen dira, merezimendu-lehiaketaren bidez (2022ko abenduaren 28ko EHAA).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki iritziz gero, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 4 zenbakiko Epaitegira ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko otsailaren 21a.
Zuzendari kudeatzailea,
JOSU XABIER LLANO HERNAIZ.