Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1064

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea amaitzeko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten da Uraren Euskal Agentzia honek emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamenduetan.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hogei (20) eguneko epean, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek bidezko iritzi duena adieraz dezan Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 15a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala