43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (173 KB - 3 orri.)
- EPUB (186 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1063
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea amaitzeko dena.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da Uraren Euskal Agentzia honek emakida eskubidea azkentzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamenduetan.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hogei (20) eguneko epean, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko iritzitako erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian. Agentzia horretan egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Iragarki hau argitaratzen da eranskinean aipatutako interesdunek eta pertsona orok horren berri izan dezan, eta banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 15a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.