Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1061

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea amaitzeko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da Uraren Euskal Agentzia honek emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamenduetan.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hogei (20) eguneko epean, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko iritzi duena adieraz dezan Uraren Euskal Agentzian. Agentzia horretan egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 13a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023 abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala