Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1060

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatutako emakida-eskubidea amaitzeko espedienteen berri ematen da, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluko 4. atalean eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez. Emakida-eskubideen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Uraren Euskal Agentziaren Bulegoan aztertu ahal izango dituzte interesdunek, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzi daitezken dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Gamarrako atea 1.A, 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz.

Horren berri ematen da iragarki honen eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako, eta banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023 abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala