43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1059
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidearen iraungitzeari buruzkoa.
Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Jakinarazpen saiakera eginda eta hau egin gabe geldituta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzen da iragarki honen eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakiden eskubideak azkentzeko administrazio-prozedurak hasten direla, bertan azaldutako arrazoiengatik.
Espediente horiek Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko 163. eta 164. artikuluetan eta horiekin bat datozen bestelako artikuluetan jasotako izapideen arabera izapidetuko dira.
Horri dagokionez, 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, ura ureztatzeko edo herritarrak hornitzeko erabiltzen bada, emakidaren titularrak emakida berri bat lortu ahal izango du erabilera eta xede bererako. Eskaera hori azkentze-espedienteko aldez aurretiko entzunaldiaren izapidean edo emakidaren indarraldiko azken bost urteetan egin behar da.
Edozein administrazio-egintza gauzatu aurretik, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita 15 egun balioduneko epea zabaltzen da beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko Uraren Euskal Agentziari.
Iragarki hau argitaratzen da pertsona orok eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023 abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.