Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1058

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 327/2023 prozedura laburtuan dauden interesdunak.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea.

327/2023 prozedura laburtua, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu jakin batzuen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Agindu horien bidez, Funtzio Publikoko sailburuordearen martxoaren 16ko 003/2023 Ebazpenaren aurka demandatzaileek jarritako gora jotzeko errekurtsoak ezetsi ziren. Eta ebazpen horren bidez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitaratzea xedatzen da, 2022an egindako zerbitzuak birbarematu ondoren.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala