Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1056

AGINDUA, 2024ko otsailaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez sortu zen Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea (2018ko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 136. zk.), organo aholku-emaile gisa, Osasun Sailari aholku teknikoak emateko antolamendu-ereduaren eraketan, non lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren integrazioak arretaren jarraitutasun hobea ahalbidetuko baitu. Hori guztia Osasun Saileko aholku-batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoaren esparruan egin zen.

2018ko ekainaren 25eko Aginduaren 3. artikuluan ezartzen denez, hauxe izango da batzordearen osaera, agindu horren 4. artikuluan jasotako banaketari jarraituz: batzordeburu bat, idazkari bat eta hemezortzi batzordekide. Denak ere Osasuneko sailburuak izendatuko ditu.

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez, Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordeko kideak izendatu ziren. Osasuneko sailburuaren 2023ko martxoaren 3ko Aginduaren bidez eguneratu zen azkenekoz batzordearen osaera.

Orain, beharrezkoa da organo horretarako izendatutako kide batzuk berritzea.

Adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea, honako kide hauekin:

Batzordeburua:

Jose Luis Quintas Diez jauna – Osasuneko sailburuordea.

Idazkaria:

Susana Martín Benavides andrea – Lehen Mailako Arreta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Batzordekideak:

Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Erakundea (Osatzen) ordezkatuz:

– Mónica Garcia Asensio andrea.

Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkartea (Semergen) ordezkatuz:

– Jesús Iturralde Iriso jauna.

Geriatria Medikuntzako Espainiako Elkartea (Semg) ordezkatuz:

– Juan Alberto Muguruza Valdeolmillos jauna.

Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartea (Efekeze) ordezkatuz:

– Judit Aldeguer Corbi andrea.

Lehen Mailako Arretako EAEko Pediatria Elkartea ordezkatuz:

– Rubén García Perez jauna.

Euskadiko Emaginen Elkartea ordezkatuz:

– Estibaliz Jiménez Gutiérrez andrea.

Euskal Herriko Pediatria Elkartea ordezkatuz:

– Izaskun Miner Canflanca andrea.

Osasun Sailak proposatuta:

Lehen Mailako Arretako Unitateko burua:

– Elene Oyarzabal Arbide andrea.

Administrazioa:

– Maria Eulalia Antolín Larrañaga andrea.

Integrazio Asistentzialerako zuzendaria:

– Miren Edurne Martínez Ayuso andrea.

Erizaintzako zuzendaria:

– Diana Calvo Carrasco andrea.

Pediatrian espezializatutako erizaina:

– Cristina Vaamonde García andrea.

Lehen mailako arretako farmazialaria:

– Elena Ruiz de Velasco Artaza andrea.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria:

– Miguel Sánchez Fernández jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza ordezkatuz:

– Víctor Bustamante Madariaga jauna.

– Inmaculada Moro Casuso andrea.

Euskadiko Udalen Elkartea (Eudel) ordezkatuz:

– Juan Ibarretxe Karetxe jauna.

Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseilua ordezkatuz:

– Jose Antonio De La Rica Giménez jauna.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 20a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala