Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1055

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 19koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita (EB) 1308/2013 Erregelamenduaren, (EB) 2017/892 eta 2020/532 Betearazpen Erregelamenduen eta 1179/2018 Errege Dekretuaren babesean fruta- eta barazki-ekoizleen elkarteei emandako 2022ko laguntzen onuradunak.

Behin laguntzak esleitutakoan eta dagozkien ebazpenak jakinarazitakoan, abenduaren 21eko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 26. artikuluari jarraituz, xedapen horren babesean laguntzak jaso dituzten onuradunen zerrenda EHAAn argitaratu behar da, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpenaren bidez.

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, denek jakin dezaten, fruta- eta barazki-ekoizleen elkarteei laguntzak emateko 2022ko deialdiko onuradunen zerrenda. Laguntzak 2023an ordaindu ziren eta ebazpen honen eranskin gisa datoz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 19a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala