Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1051

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 28koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Honen bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan, baita merkaturatze-egituretan eta -tresnetan ere, inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntzak emateko deialdira aurkeztu diren eskaerak ebazten dira (ISV Inbertsioa).

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean, hainbat eskaera aurkeztu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 25eko Aginduaren bidez egindako deialdiaren barruan, ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egiten diren inbertsio ukigarri nahiz ukiezinei laguntza finantzarioa emateko neurriei heltze aldera, sektoreko enpresen errendimendu orokorra hobetzeko eta merkatuko eskariei egokitzeko xedez, bai eta beren lehiakortasuna areagotzeko ere.

Aintzat hartu da eskaera horiei honako arautegi hauetan adierazitakoa aplikatu behar zaiela: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamenduak 43. artikuluan xedatzen duenez, estatu-kide guztiek esku hartu beharko dute mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean, eta, 57. artikuluan eta hurrengoetan, berriz, sektore horretan egin beharreko esku-hartze motak eta horiek egiteko Europar Batasunak emango duen finantza-laguntza jasotzen ditu. Erregelamendu horretan, Europar Batasuneko estatuek nekazaritza-politika erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak ezartzen dira, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduen indargabetzea xedatzen da; laguntza hori Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuko da.

Aintzat hartu da, halaber, aplikatzekoa dela xedapen hauetan adierazitakoa: urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektoriala; abenduaren 9ko 227/2014 Dekretua eta urriaren 3ko 194/2006 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duena.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Ministerioaren Nekazaritza eta Landa Garapeneko Biltzar Sektorialak 2023ko urriaren 30ean onartutako programen behin betiko zerrenda ikusi da.

Halaber, kontuan hartu da urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren 27. artikuluan laguntza emateko ebazpenari buruz xedatutakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskabideak onartzea. Eranskin horretan zehazten dira diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa legokiokeen zenbatekoa, eta 905/2022 Errege Dekretuaren 23. artikuluan adierazitakoaren arabera banatzen dira. Horrek % 40ko intentsitatea ematen du ETE eta mikroenpresa kategoria duten enpresentzat; % 20koa ETE ez diren enpresentzat, artikulu horren b).4 atalean deskribatutako kategoriaren arabera, eta % 10ekoa ETE ez diren enpresentzat, aipatutako artikuluaren c).4 atalean deskribatutako kategoriaren arabera. Hala, 5.591.613,20 euroko laguntza ematen da guztira, NBEUFren kargura finantzatua.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileek egindako eskaerak ukatzea, horretarako arrazoia zehaztuta.

Hirugarrena.– Ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, onuradunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote ebazpen hau onartzen dutela, 2023ko urtarrilaren 25eko Aginduaren I. eranskineko X. atalean ezarritako baldintzetan.

Laugarrena.– Onuradunek dirulaguntza emateko eta jasotzeko ezarritako araudiaren arabera aplikatu beharreko betebehar guztiak bete beharko dituzte dirulaguntzaren prozedura osoan.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 28a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala