Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1050

AGINDUA, 2024ko otsailaren 19koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko lehendakaria eta lehendakariordea izendatzeko dena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 31ko Aginduak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren barne-araubidearen erregelamendu berria argitaratzeko agintzen duenak, honako hau ezartzen du 51.2 artikuluan: «Bilkura horretan bertan boto-eskubidea duten kontseilukide hautetsiek presidentea eta presidenteordea gehiengo soil bidez hautatuko dituzte; horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren barnean eskumena duen sailari proposatu dizkiote, hark izenda ditzan, hautagaiek zenbat boto lortu dituzten zehaztuta».

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak lehendakaria eta lehendakariordea hautatu ditu, Kontseilua berritzeko hauteskunde-prozesuaren ondoren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduan xedatutakoaren arabera. Agindu horren bidez, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egiten da.

Kontseiluaren 2024ko otsailaren 6ko jakinarazpena jaso dut, non botoak jasotzen batira, eta, horrekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko lehendakari eta lehendakariorde:

Lehendakaria: Etxeberri Goikoa E.Z., Judit Garcia Llorens-ek ordeztua.

Lehendakariordea: Garikoitz Aiesta Etxaniz.

Bigarrena.– Agindu hau Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluari helaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 19a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala