Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1049

22/2024 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak 2023ko otsailaren 1ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina, arreta soziosanitarioa ematekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lankidetza-hitzarmen horren eranskina sinatu du, eta, behar bezalako publizitatea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak 2023ko otsailaren 1ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina, arreta soziosanitarioa ematekoa. Lankidetza-hitzarmenaren eranskin hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 20a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 20KO 22/2024 EBAZPENARENA
2023KO OTSAILAREN 1EAN ARABAKO FORU ALDUNDIAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEKO SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN ERANSKINA

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 29a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Ramiro González Vicente, Arabako Ahaldun Nagusia, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluaren 2023ko abenduaren 28ko erabakiaren bidez hitzarmen hau formalizatzeko ahalmena duena.

Eta bestetik, Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua, Gobernu Batzordearen 2023ko abenduaren 26ko erabakiaren bidez egintza honetarako eskumena duena.

Alderdiek indarrean dagoen lankidetza-hitzarmenari eranskin hau sinatzeko behar den gaitasun juridikoa aitortzen diote elkarri, honela:

HELBURUA

Eranskin honen xedea finantza-lankidetzari buruzko bosgarren estipulazioa eguneratzea da, Arabako Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmenaren III. eranskinean jasotako zenbatekoetan islatuta. Eguneratze hori beharrezkoa da, egungo egoera ekonomikoaren barruan, hitzarmen honen xede diren arreta soziosanitarioko baliabideen garapenari ekarpen eraginkorragoa eta egokituagoa egiteko.

BALDINTZA EKONOMIKOAK

2023ko ekitaldiko zenbatekoari % 5,7ko igoera aplikatuko zaio, hau da, 262.200 euroko igoera. Aldatu egiten da, beraz, 2023ko otsailaren 1ean sinatutako hitzarmenaren III. eranskina, EHAAn argitaratua (2023ko martxoaren 3an, 44. zk.).

INDARRALDIA

Alderdiek sinatu ondoren jarriko da indarrean eranskin honen eguneratzea, eta hitzarmen honen bederatzigarren klausulan jasotako luzapenak alderdiek sinatzen badituzte finkatuko da.

Eta azaldutako guztiarekin ados daudela adierazteko, agiri honen bi ale sinatu dituzte, goian adierazitako tokian eta egunean.

Arabako ahaldun nagusia,

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala