43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (632 KB - 81 orri.)
- EPUB (4700 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1048
AGINDUA, 2024ko otsailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira kontserbazio- eta sarbide-egutegiak, Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) adostutako Nekazaritza, Herri Administrazioa, Urak, Gizarte Gaiak, Kultura, Hezkuntza, Emakunde, Industria, Justizia, Lanbide, Lurralde Antolaketa, Osakidetza, Osasuna, Datu Babesa, Lana, Garraioak eta SPRI funtsei eta azpifuntsei dagozkienak.
Administrazio honek sortzen dituen dokumentu-segidak aztertzeaz arduratu behar duen aholkularitza-organoa zein den ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak, II. kapituluko bigarren atalean. Dekretu horren 16. artikuluan, hain zuzen ere, ezartzen da Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) onartutako akordioetako batzuk garai batean Ogasun eta Herri Administrazio Saila zen eta orain Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila denaren sailburuak onartu behar dituela, Batzorde beraren arabera, aplikazio eta betetze orokorra izan behar badute eta ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.
174/2003 Dekretuan jasotakoa gauzatzeko asmoz eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen diren kontserbazio-egutegiak onartzea.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
AZKEN XEDAPENA.– Eraginkortasuna.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.