Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1045

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, txanda irekiko eta desgaitasuna duten pertsonen txandako irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketarako deialdiari buruzko 2023ko abenduaren 1eko Ebazpena zuzentzekoa.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez (2023ko abenduaren 19ko EHAA), deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko; horien artean 97. zenbakiduna zegoen, barne kudeaketan AGC8L1 – D000302-22 kodearekin identifikatzen dena, Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak jakintza arlokoa.

Bigarrena.– Deialdiko oinarrien II. eranskinean akats bat aurkitu dugu epaimahai titularreko kide den Inmaculada Montoya Castilla irakaslearen kategorian. Montoya andrea unibertsitateko irakasle titularra dela agertzen da, baina unibertsitateko katedraduna dela jarri behar luke.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko emandako erabakia dela bide (2021eko otsailaren 12ko EHAA).

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea Inmaculada Montoya Castilla irakaslearen kategoria barne kudeaketan AGC8L1 – D000302-22 kodeaz identifikatutako plazan, 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren II. eranskinean, honela zuzendu ere:

Hau dioen lekuan:

97.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakaslego Agregatua. Jakintza arloa: Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak. Kodea: AGC8L1 – D00302-22.

Batzorde titularra:

Igor Esnaola Echaniz. Irakaslego Osoa. UPV/EHU.

María Pilar Sanjuán Suárez. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

Inmaculada Montoya Castilla. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Valentziako Estudi General Unibertsitatea.

Andone Sistiaga Berrondo. Irakaslego Agregatua. UPV/EHU.

Juan Ignacio Capafons Bonet. Unibertsitateko katedraduna. La Lagunako Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Francisca López Torrecillas. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.

José Ignacio Pérez Fernández. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. UPV/EHU.

Estrella Romero Triñanes. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.

Ana María Pérez García. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

Eneko Sansinenea Méndez. Irakaslego Agregatua. UPV/EHU.

Honako hau jarri behar du:

97.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kategoria: Irakaslego Agregatua. Jakintza arloa: Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak. Kodea: AGC8L1 – D00302-22.

Batzorde titularra:

Igor Esnaola Echaniz. Irakaslego Osoa. UPV/EHU.

María Pilar Sanjuán Suárez. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

Inmaculada Montoya Castilla. Unibertsitateko katedraduna. Valentziako Estudi General Unibertsitatea.

Andone Sistiaga Berrondo. Irakaslego Agregatua. UPV/EHU.

Juan Ignacio Capafons Bonet. Unibertsitateko katedraduna. La Lagunako Unibertsitatea.

Ordezko batzordea:

Francisca López Torrecillas. Unibertsitateko Katedraduna. Granadako Unibertsitatea.

José Ignacio Pérez Fernández. Unibertsitateko Irakaslego Titularra. UPV/EHU.

Estrella Romero Triñanes. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.

Ana María Pérez García. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

Eneko Sansinenea Méndez. Irakaslego Agregatua. UPV/EHU.

Bigarrena.– Jakinaraz bekio erabaki hau sail interesdunari eta argitara bedi unibertsitateko webgunean (Irakasleak-Deialdi bideratuak). Har beza kontuan dagokion atalak Irakasle-ikertzaileen Zerbitzuan.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2024ko otsailaren 20a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala