43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1043
313/2024 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Olárizu Díez Orive andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko buru (Bularreko Erradiologiako Arloa), aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ekainaren 19ko 1707/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Burua (Bularreko Erradiologiako Arloa) lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2023ko abuztuaren 4ko EHAA 148. zk. eta 2023ko abuztuaren 31ko EAO 208. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Olárizu Díez Orive andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Burua (Bularreko Erradiologiako Arloa).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Olárizu Díez Orive andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru (Bularreko Erradiologiako Arloa) izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko otsailaren 20a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jaso eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargugabetu daiteke izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunei eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 20a.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.