Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2024ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

HARAKINTZA, S. COOP.
1040

IRAGARKIA, «Harakintza, S. Coop.» sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bilakatzeari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 89.1.c) artikuluan eta Merkataritza-sozietateen Egitura-aldaketei buruzko 5/2023 Errege Lege-dekretuaren 17. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betez, honako hau jakinarazten da: «Harakintza, S. Coop.» sozietate kooperatiboko bazkideek 2024ko urtarrilaren 25ean ezohiko batzar orokor unibertsala egin zuten eta, bertan, aho batez erabaki zuten sozietate kooperatiboa erantzukizun mugatuko merkataritza-sozietate bilakatzea eta «Harakintza, S.L.» izena hartzea.

Azkenik, berariaz jasota uzten da «Harakintza, S. Coop.» sozietateko bazkideek eta hartzekodunek hartu diren erabakien testu osoa eskuratzeko eskubidea dutela, baita eraldaketaren balantzea eta eraldaketari buruzko gainerako informazioa ere.

Bilbao, 2024ko urtarrilaren 26a.

Kontseilu Errektoreko presidentea,

JOSEBA MIRENA MARTÍNEZ ESPAŃA.


Azterketa dokumentala