Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2024ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1038

IRAGARKIA, 32/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salako 3. sekzioan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 32/2024 prozedura arruntaren izapideen bitartez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2023ko azaroaren 7ko 168/2023 Dekretuaren aurka. Dekretu horren bidez, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dira (azaroaren 21eko EHAA, 222 zk.).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta agindu horretan jasotako inguruabarrak kontuan hartuta, eskatutako espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 3. sekziora bidali dela jakinarazten da, eta pertsona eta erakunde interesdunei dei egiten zaie, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epean prozedura horretan pertsonatu daitezen, egoki iritziz gero.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.


Azterketa dokumentala