Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2024ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1037

IRAGARKIA, 33/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren Bigarren Sekzioak 33/2022 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura horren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021-10-13ko Agindua errekurritu da, Donostiako kirol-portuan amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdia ebazten duen 2021eko irailaren 1eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. Eta Euskadiko Kirol Portuak-eko zuzendariaren 2021eko urriaren 15ekoaren Ebazpena, zeinaren bidez jakinarazten baita aurreko Agindua eta 2022-02-04ko Agindua, horren bitartez ezetsi egin ditu jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta agindu horretan jasotako inguruabarrak kontuan hartuta, eskatutako espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren Bigarren Sekziora bidali dela jakinarazten da; horrez gain, interesa duten pertsona eta erakundeei bederatzi eguneko epea ematen zaie, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura horretan agertzeko, egoki baderitzote.

Era berean, Euskadiko Kirol Portuetako zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bederatzigarren oinarrian xedatutakoa betez, iragarki hau EKPren Donostiako bulegoetako iragarki-oholean argitaratuko da (Kamingaintxo plaza z.g.), interesa duten pertsona eta erakunde horiek, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura horretan agertu daitezen, egoki baderitzote.

Vitoria-Gasteiz, 2024 otsailaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala