Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2024ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1035

25/2024 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria 2023. urterako onartzen duen Erabakia.

2024ko otsailaren 13an egindako bilkuran, Gobernu Kontseiluak onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria 2023. urterako onartzen duen Erabakia, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria 2023. urterako onartzen duen Erabakiaren testua, zeina eranskinean jaso baita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 23a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 23KO 25/2024 EBAZPENARENA
ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO LANGILEEN ORDAINSARIEN % 0,5EKO IGOERA OSAGARRIA ONARTZEN BAITA, 2023. URTERAKO

Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak ezarri zuen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen urteko guztizko ordainsariek ezin izango dutela % 2,5etik gorako gehikuntza orokorrik izan 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsarien aldean, horrek ezertan eragotzi gabe sektore publikoko langileen gastuei buruz oinarrizko izaerarekin onartzen diren xedapenek ezartzen dutena.

Aipatutako lege horri jarraituz, Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 14ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zuen, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ordainsariei % 2,5eko igoera orokorra aplikatzeko, 2022ko abenduaren 31n ezarritako ordainsarien aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan ari diren langileentzat.

Gerora, Gobernu Kontseiluak 2023ko urriaren 3ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, 2023 urteko ordainsariak beste % 0,5 igotzea onartu zuen, Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 19.Bi.2.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraituz. Horrela bada, igoera hori hasierako % 2,5ari batuta, 2023an ordainsariak % 3 igo dira, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekin alderatuta.

Alabaina, 2023rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legeak, baldintza jakin batzuk gertatuz gero ere, beste igoera bat aurreikusi zuen 19.Bi.2.b) artikuluan, hori ere oinarrizko izaerarekin:

«2023ko barne produktu gordin (BPGd) nominalaren bilakaerarekin lotutako igoera. Baldin eta BPGd nominalak Gobernuak Aurrekontuen lege hau prestatzeko aurkeztutako taula makroekonomikoan zenbatetsitakoa berdindu edo gaindituz gero, % 0,5eko igoera osagarria aplikatuko zaie ordainsariei.

Ondorio horietarako, behin INE Estatistikako Institutu Nazionalak 2023ko BPGd-aren aurrerapenaren datuak argitaratutakoan, igoera hori aplikatzea onartuko da Ministro Kontseiluaren erabaki bidez, eta BOEn argitaratuko da».

Aipatu berri dugun 19.Bi.2.b) artikuluan aurreikusitako baldintzak bete direnez, Ministro Kontseiluak 2024ko otsailaren 6an egindako bileran sektore publikoko langileen ordainsarien % 0,5eko ordainsari osagarria onartu du 2023rako.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrak 2023ko otsailaren 16an eta 2023ko urriaren 10ean egindako bileretan, ondainsarien 2023rako igoera aztertu zen.

Azkenik, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 17.2 f) artikuluan ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko funtzionarioen ordainsari-araubidea eta gainerako langileen ordainsari-baldintzak aplikatzeko arauak eta jarraibideak ezartzea, urtero.

Horregatik, Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaio, onar dezan, sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0,5eko igoera osagarria, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Igoera hori eta aurretik onartutako % 2,5eko eta 0,5eko igoerak batuta, guztira, % 3,5eko igoera egiten du 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekin alderatuta.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, 2024ko otsailaren 13ko bilkuran, hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan diharduten langileen ordainsarien % 0,5eko igoera gehigarria onartzea, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. 2023ko igoera, guztira, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekin aldean, % 3,5ekoa izango da.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionario eta estatutupeko langileek oinarrizko ordainsari hauek jasoko dituzte:

a) Soldata eta hirurtekoengatik, 2023ko urtarriletik abendura bitarteko nomina arruntetan, hamabi hilabeteri dagozkien honako zenbateko hauek:

(Ikus .PDF)

b) 2023ko ekaineko eta abenduko aparteko ordainsari bakoitzeko, kopuru hauek jasoko dira soldata eta hirurteko kontzeptu gisa:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– 2023 urtean, lanpostu-maila bakoitzean 12 hilekori dagokion destino-osagarriaren zenbatekoa honako hau izango da:

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– 2023 urtean, Ertzaintzako kategoria bakoitzean 12 hilekori dagokion destino-osagarriaren zenbatekoa honako hau izango da:

(Ikus .PDF)

Bosgarrena.– Funtzionarioen gainerako ordainsari osagarriak, halaber, % 3,5 igoko dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekin alderatuta. Hala ere, aldaketa batzuk egiteko modua izango da programa bakoitzari atxikitako langile kopurua aldatzen bada, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz.

Seigarrena.– 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, hauek izango dira lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta parekoen ordainsariak:

(Ikus .PDF)

Zazpigarrena.– 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, behin-behineko langileen ordainsariak % 3,5 igoko dira, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta, hargatik eragotzi gabe antzinatasunagatik egokitu dakiekeena.

Zortzigarrena.– Justizia Administrazioan diharduten langileen ordainsariei beren araudia aplikatuko zaie.

Bederatzigarrena.– 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, haren organismo autonomoetan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoan diharduten langile lan-kontratudunen ordainsariak % 3,5 igoko dira 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta.

Hamargarrena.– 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko gainerako entitateen zerbitzuan diharduten langile lan-kontratudunen soldata-masak ezin izango dira igo % 3,5 baino gehiago, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa da 2023ko soldata-masaren gehieneko muga, eta negoziazio kolektiboaren bidez erabakiko da nola banatu eta aplikatu modu indibidualean.

Hamaikagarrena.– Osagarri pertsonalak eta iragankorrak, baita zerbitzuarengatiko kalte-ordainak ere, beren araudi espezifikoaren arabera arautuko dira, eta, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, haien zenbateko indibidualak ezin izango dira igo % 3,5 baino gehiago, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta.

Halaber, ordainsari-kontzeptu batzuk erabaki honetan xedatzen denetik salbuetsita geratuko dira, baldin eta haien araubideak, aplikagarri zaien araudiari jarraituz, baztertzen badu ordainsari-igoera orokorraren bidez eguneratzea.

Hamabigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.


Azterketa dokumentala