Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2024ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1034

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 19koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez aditzera ematen baita nork osatuko duen 2024ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren hautaketa-batzordea.

«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, hautaketa-prozesua egiteko, Balorazio Batzorde bat sortuko da, ezarritako osaera eta ezaugarriak izango dituena. 22. artikuluan bertan, 4. apartatuan, ezartzen da Balorazio Batzordearen osaera argitara emango dela deialdiaren ebazpenean, edo, bestela, Gazteria Zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2024rako deialdia 2023ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta, beraz, bidezkoa da Balorazio Batzorde horren osaera zehaztea eta argitaratzea.

Balorazio Batzordearen osaerari dagokionez, Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak uko egin dio aurten programan parte hartzeari, eta, beraz, ez du bere kide bakar batek ere parte hartuko batzordean.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2024. urterako Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzordearen osaera argitaratzea. Hauek osatuko dute:

– Josu Gerediaga Egurrola, Gazteriako arduraduna, Gazteriako zuzendariak izendatua. Batzordeko lehendakari izango da, eta, kalitatezko botoarekin, gerta daitezkeen berdinketak ebatziko ditu.

– Miren Saiz Alzugaray, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako teknikaria, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak izendatua.

– Ander Bargos Bouza, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak proposatua eta Gazteriako zuzendariak izendatua.

– Mónica Quintela Modia, Leire Sáinz Piñero, Tomas Aranberri Epelde, María José Martínez Ramírez, Elizabeth Zubizarreta Arruabarrena, Aurelien Christian Manga, David Pérez de Unzueta Martínez de Alegría, Eva Sánchez Alaña eta Jorge Miguel Pozuelo Bonilla ordezkariak, garapenerako lankidetza-programetan diharduten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek proposatuak eta Gazteriako zuzendariak izendatuak.

– Iker Garagarza Berger, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria, Gazteriako zuzendariak izendatua. Idazkaria izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 19a.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.


Azterketa dokumentala