42. zk., 2024ko otsailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1009
254/2024 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Gisela Cristina Muñoz García andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ospitalizazio Pediatrikoko Atal Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen apirilaren 28ko 863/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Ospitalizazio Pediatrikoko Atal Sanitarioko buru izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2023ko uztailaren 28ko EHAA 143 zk. eta 2023ko abuztuaren 14ko BOE 193. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Gisela Cristina Muñoz García andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Ospitalizazio Pediatrikoko Atal Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Gisela Cristina Muñoz García andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Ospitalizazio Pediatrikoko Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko urtarrilaren 24a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbo, 2024ko otsailaren 1a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.