Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2024ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
1008

7/2024 DEKRETUA, otsailaren 26koa, lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena.

Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 7.c) eta 50. artikuluek lehendakariari ematen dioten ahalmenaz baliatuta, eta Gobernu Kontseiluaren 2024ko otsailaren 22ko nahitaezko eztabaidaren ondoren, Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskundeetarako deia egitea ebatzi dut.

Hori dela eta, xedapen horiek aintzat hartuta, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako legeetan xedatutakoaren arabera, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskundeetarako deia egitea.

1.– 2020ko uztailaren 12an aukeratutako Eusko Legebiltzarra desegiten da.

2.– Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako deia egiten da: 2024ko apirilaren 21ean egingo dira, igandean.

2. artikulua.– Aukeratu beharreko legebiltzarkide kopurua.

Hauteskunde-barruti bakoitzeko, 25 legebiltzarkide aukeratuko dira, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Estatutuaren 26. artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 10. artikuluan.

3. artikulua.– Hauteskunde-kanpaina.

Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 68.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hamabost egun iraungo du hauteskunde-kanpainak. Apirilaren 5eko 00:00etan hasiko da, eta apirilaren 19ko 24:00etan amaituko da.

AZKEN XEDAPENA

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko otsailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala