![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
41. zk., 2024ko otsailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (134 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1007
IRAGARKIA, zeinen bidez dei egiten den uraren kanona kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko prozeduren berri emateko agerraldi bidez.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza saiatu zen eranskinean zehaztutako interesdunei bertan adierazitako egintzak jakinarazten, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Beraz, zitazioa egiten zaie interesdunei edo haien legezko ordezkariei jakinarazteko aurrez aurreko agerraldia egiteko Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan (Gamarrako atea 1.A, 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz. Araba). Iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.
Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 12a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa)
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.