41. zk., 2024ko otsailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
996
IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 13koa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitzaio desjabetzearen erakunde onuraduna den Verter Recycling 2002 SLri 71., 103., 96., 100. eta 129. zenbakidun finken jabeek aurkeztutako prezio-orriak onartzeko edo baztertzeko izapidea. Finka horiek Zaldibarko zabortegiko larrialdi-obren As Built proiektuaren desjabetze-espedientearen eraginpean daude.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, desjabetze-espedienteak eragindako ondasun eta eskubideen titularrek egindako prezio-orriak erakunde onuradunari bidaltzeko izapidea pertsonalki jakinaraztea ezinezkoa denez, iragarki hau argitaratzen da.
Desjabetze-espediente horren eraginpeko ondasun eta eskubideen titularrek egindako prezio-orriak erakunde onuradunaren eskura egongo dira Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Errekerimendua egiten zaio, 20 eguneko epean, aurkeztutako orriak onartzen dituela edo baztertzen dituela adieraz dezan. Uko eginez gero, balioespen-orria aurkeztu beharko du, hiru aletan (jatorrizkoa eta bi kopia). Bertan, desjabetzen den ondasunaren edo eskubidearen balio zenbatetsia zehaztuko da, eta egoki iritzitako alegazio guztiak alegatu ahal izango ditu, balorazioa arrazoitua izan behar dela eta aditu baten sinadurak abalatu ahal izango duela kontuan hartuta, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 29. artikuluak aurreikusten duenaren arabera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 13a.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.