41. zk., 2024ko otsailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
986
AGINDUA, 2024ko otsailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, orain arte Galdakaoko udalerrian (Bizkaia) zegoen «Galdakaoko Haurreskola-Obaba» Haurreskolak Partzuergoaren haur eskolaren erregistro-datuak eguneratzen dituena, Usansolo udalerri independente gisa banandu delako.
Bizkaiko Foru Aldundiaren 2022ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez (2022ko azaroaren 23ko Bizkaiko Batzar Nagusien Erabakiari buruzkoa), Galdakaoko udalerria aldatzea onartu zen, lurraldearen zati bat banantzeko eta Usansolo udalerri independente berri gisa eratzeko. 2023ko abenduaren 22an, Usansolo Toki Erakundeen Erregistroan inskribatu zen, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (2024ko urtarrilaren 23ko 19 zk.) argitaratu zen aipatu ebazpena. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta dagoen «Galdakaoko Haurreskola-Obaba» Haurreskolak Partzuergoaren haur eskola inskribatuta egoteko datuak eguneratu behar dira.
Honako hauek aztertu dira: uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatzen duena, eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Beraz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 4. artikuluak (martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuak aldatua) emandako eskumenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Galdakaoko Haurreskola-Obaba» Haurreskolak Partzuergoaren haur eskolaren erregistro-datuak aldatzea, Usansolo udalerri independente gisa bereiztearen ondorioz. Hemendik aurrera, ikastetxe hori honela inskribatuta geratuko da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan:
Kodeak: 015466 (EAE) eta 48016273 (unibertsala).
Izen generikoa: Partzuergoko Haur Eskola.
Izen espezifikoa: «Galdakaoko Haurreskola-Obaba».
Helbidea: Unkinako, z.g.
Udalerria: Usansolo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.