41. zk., 2024ko otsailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
985
AGINDUA, 2024ko otsailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Tolosan (Gipuzkoa) dagoen «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
«Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako oinarri-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua (martxoaren 5eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako irakaskuntzetako Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena, haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta honako hauek aldatzen dituena: 1850/2009 Errege Dekretua, abenduaren 4koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademikoak eta profesionalak emateari buruzkoa; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2024-2025 ikasturterako:
Kode zenbakia: 20005075 eta 012566.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola».
Titularra: Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola Soc. Coop.
Helbidea: Kondeko Aldapa, 5 B.
Udalerria: Tolosa.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– «Ile-apainketa eta estetika» oinarri-mailako heziketa-ziklo bat emateko.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
• Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.
○ Ile-apainketa eta estetika, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
• Lanbide-arloa: Osasungintza.
○ Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: bi ziklo.
○ Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
○ Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
○ Diagnosi-irudia eta medikuntza nuklearra, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
○ Erradioterapia eta dosimetria, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
○ Protesi-audiologia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
• Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta erkidegoko zerbitzuak.
○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
○ Haur Hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
○ Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo bat.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.