Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2024ko otsailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
978

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 7koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 2/2023 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 28koa, aurrekontuen luzapenak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera zerga arloan izango duen eragina zehazten duena eta zerga eta aurrekontu arloan premiazkoak diren zenbait neurri onesten dituena.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaurko osoko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 2/2023 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 28koa, aurrekontuen luzapenak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera zerga arloan izango duen eragina zehazten duena eta zerga eta aurrekontu arloan premiazkoak diren zenbait neurri onesten dituena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2024ko abenduaren 29an argitaratu zena (249 zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia / San Sebastian, 2024ko otsailaren 7a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala