38. zk., 2024ko otsailaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
923
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumo-arloko SAN-20A001-7-2024 zehapen-prozedura hasteko erabakia hartu duela.
Ezinezkoa izan da erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Iragarki horren bidez, jakinarazten zaio Autos Fernandez Mena SL sozietateari zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2024ko urtarrilaren 8an, kontsumo-arloan arau-hausteak egin dituelakoan.
Legezko ohartarazpenak:
Hamabost eguneko epea du zehapen-prozedura hasteko erabakia aztertzeko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldi bat hastea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Donostian Easo kaleko 10. zenbakian duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 13a.
Kontsumobideko Zuzendaritzaren ordez (2023ko azaroaren 9koa Agindua, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena).
Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,
JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.