Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2024ko otsailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
912

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 12koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, 2023ko ekitaldian eman diren laguntzen onuradunen zerrenda jakitera ematen duena, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik), unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren Irakaskuntza-Kooperatibei bideratutako dirulaguntzak arautzen duen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduak finkatutako esparruan (2023ko irailaren 1eko EHAA).

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 18ko Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, espedienteak ebazten dituen behin betiko ebazpena Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazpen-balioa izango du argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Era berean, dirulaguntzak emateko ebazpena EHAAn argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Horregatik guztiagatik, dirulaguntzen espedienteak ebazten dituen Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren 2023ko abenduaren 19ko Ebazpena jakinarazi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren esparruan emandako dirulaguntzen zerrenda. Agindu horren bidez, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik), unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren Irakaskuntza-Kooperatibei bideratutako dirulaguntzak arautzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 12a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala