Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2024ko otsailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
910

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, argitara emateko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia, erakunde autonomo horrek onartutako dirulaguntzen deialdiak aldatzekoa, «minimis» laguntzen Europako araudi berrira egokitzeko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2024ko otsailaren 13ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, aldatu egin ditu erakunde autonomo honek onartutako dirulaguntzen deialdiak, «minimis» laguntzen Europako araudi berrira egokitzeko. Eta maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren n) letran xedatutakoarekin bat etorriz (abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazketan), erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi horiek argitaratzea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko otsailaren 13ko bilkuran hartutako erabakia, hain zuzen, erakunde autonomo horrek onartutako dirulaguntzen deialdiak aldatzea, «minimis» laguntzen Europako araudi berrira egokitzeko (ebazpen honen eranskinean dago jasota).

Bigarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak deialdia onartzeko hartu duen erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakiokela organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daitekela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, ERAKUNDE AUTONOMO HONEK ONARTUTAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAK ALDATZEKOA, MINIMIS LAGUNTZEI BURUZKO EUROPAKO ARAUDI BERRIRA EGOKITZEKO

2023ko abenduaren 15ean argitaratu zen EBAOn Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamendua, 2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa. Erregelamendu horrek Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua ordezten du, iraungi egin baita.

8. artikuluan ezartzen denez, 2023/2831 (EB) Erregelamendua 2024ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean, eta 2030eko abenduaren 31ra arte aplikatuko da.

Aurreko araudiaren aldean (1407/2013 (EB) Erregelamendua), 200.000 eurotik 300.000 eurora igo da hiru urteko epean gehienez jaso daitekeen «minimis» laguntzen zenbatekoa.

Era berean, aurrerantzean beste era batera zehaztuko da muga hori kalkulatzeko kontuan hartu beharreko aldia. Erregelamendu berri hau dela-eta, aurrerantzean erreferenteak ez dira zerga-ekitaldiak izango (uneko zerga-ekitaldia eta aurreko biak), baizik eta hiru urteko edozein aldi; beraz, kontuan hartu behar dira dirulaguntza bakoitza eman aurreko hiru urteetan jasotako «minimis» laguntzak.

Lanbideren Administrazio Kontseiluak zenbait dirulaguntza deialdi onartu zituen 2023ko ekitaldiaren amaieran, aldez aurretik izapidetuak, 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera zorrotz. Laguntza horiek onartzeko ebazpenak 2024ko ekitaldian emango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024rako Aurrekontu Orokorren Legea onartu ondoren, eta lege horretan etorriko da zehaztuta dirulaguntza horiek finantzatzeko dagokion kreditua. Hortaz, ordurako indarrean izango da 2023/2831 (EB) Erregelamendua eta hori izango da aplikatu beharreko araudia.

Segurtasun juridikoa ziurtatzeko, eta balizko onuradunek arau-aldaketa horren berri izango dutela ziurtatzeko, ezinbestean bete behar baita dirulaguntzen kudeaketak ezinbestean bete behar duen publikotasun-printzipioa al (eta are gehiago dirulaguntza horiek emateko aplikatu beharreko oinarri arautzaileen kasuan), beharrezkoa da deialdi horiek aldatzea, «minimis» laguntzei buruz indarrean dagoen araudiarekin bat etortzeko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak, 2024ko otsailaren 13ko bilkuran, honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Aldatzea Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan urtebeteko edo gutxiagoko langabezia-egoeran dagoen 50 urtetik gorako jendea kontratatzeko laguntzen 2024rako deialdiaren 19. artikulua. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2023ko azaroaren 7ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, eta 2023ko azaroaren 15eko EHAAn argitaratu zen, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez. Honela geratuko da idatzita:

«19. artikulua.– Eskumenari buruzko Europako araudia.

1.– Agindu honetan jasotako laguntzek honako hau bete beharko dute: Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (EB) 2023/2831 Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati ezin zaio 300.000 eurotik gora eman, guztira, de minimis laguntzetan, hiru urteko ezein eperen barruan.

Muga hori aplikatzeko, kontuan hartu beharko da nola definitzen den "enpresa bakarra" erregelamendu horren 2.2 artikuluan.

2.– Eskatzaileak argi aitortu beharko ditu aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntzak, zorrotz frogatzeko minimis laguntza berria jasota ez duela gaindituko aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga.»

Bigarrena.– Aldatzea 2024. ekitaldirako txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren 12. artikulua. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2023ko azaroaren 24ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta 2023ko abenduaren 4ko EHAAn argitaratu zen, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez. Artikulu hori honela idatzita geratuko da:

«12. artikulua.– Lehiari buruzko Europako araudia.

1.– Deialdi honetan jasotako laguntzek honako hau bete beharko dute: Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (EB) 2023/2831 Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati ezin zaio 300.000 eurotik gora eman, guztira, de minimis laguntzetan, hiru urteko ezein eperen barruan.

Muga hori aplikatzeko, kontuan hartu beharko da nola definitzen den "enpresa bakarra" erregelamendu horren 2.2 artikuluan.

2.– Eskatzaileak argi aitortu beharko ditu aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntzak, zorrotz frogatzeko minimis laguntza berria jasota ez duela gaindituko aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga.»

Hirugarrena.– Euskal enpresetan gazte langabetuak kontratatzeko 2024ko laguntzen deialdiko 25. artikulua aldatzea. Lehen Aukera programa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartua, 2023ko azaroaren 24ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez. 2023ko abenduaren 28an argitaratu zen EHAAn, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiak 2023ko azaroaren 24an emandako Ebazpenaren bidez. Honela geratu da idatzita:

«25. artikulua.– Eskumenari buruzko Europako araudia.

1.– Deialdi honetan gazteak kontratatzeagatik zehaztutako laguntzek bat etorri beharko dute Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EE) Erregelamenduarekin, Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "minimis" laguntzak aplikatzeari buruz. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati ezin zaio 300.000 eurotik gora eman, guztira, de minimis laguntzetan, hiru urteko ezein eperen barruan.

Muga hori aplikatzeko, kontuan hartu beharko da nola definitzen den "enpresa bakarra" erregelamendu horren 2.2 artikuluan.

2.– Eskatzaileak argi aitortu beharko ditu aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntzak, zorrotz frogatzeko minimis laguntza berria jasota ez duela gaindituko aipatutako erregelamenduan ezarritako gehieneko muga.»

Laugarrena.– Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, erabaki honen bidez onartutako aldaketak ezinbestean aplikatu beharko dira aldatutako deialdietan aurkeztu eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ebatziko diren eskaera guztiei, orduan jarri baitzen indarrean aipatutako erregelamendua.


Azterketa dokumentala