38. zk., 2024ko otsailaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
909
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko otsailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2023ko azaroaren 7ko Ebazpeneko hutsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez argitaratzen da urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko otsailaren 6ko Ebazpenean (2024ko otsailaren 13ko EHAA, 32. zk.), zeinaren bidez zuzentzen baita 2023ko azaroaren 7ko Ebazpena, urtebetez edo denbora gutxiagoz langabezian dauden 50 urtetik gorako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia argitaratzekoa. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko bertsioan, 2024/765 (1/1) orrialdean, hau dio:
«Gaztelaniazko bertsioan, 2023/5137 (16/4) orrialdean, 3.2.d) artikuluan ageri den taulan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari edo Ikasketarik Gabekoari dagokion urteko gutxieneko soldata gordinaren zenbatekoa kendu eta indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldatari egingo zaio erreferentzia. Hau dio:»
Baina hau esan behar du:
«Euskarazko bertsioan, 2023/5137 (16/4) orrialdean, 3.2.d) artikuluan ageri den taulan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari edo Ikasketarik Gabekoari dagokion urteko gutxieneko soldata gordinaren zenbatekoa kendu eta indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldatari egingo zaio erreferentzia. Hau dio:»