38. zk., 2024ko otsailaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (123 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
908
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 16koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira langile autonomoentzat Laneko Arriskuen Prebentzioan prestakuntzarako dirulaguntzen 2023ko deialdiaren emaitzak.
AURREKARIAK
1.– 2023ko martxoaren 3an, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko otsailaren 22ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Laneko Arriskuen Prebentzioan prestakuntza sustatzeko deialdia egin eta dirulaguntzak arautzen dituena langile autonomoen artean, 2023. urtean.
2.– Eskabideak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 1ean amaitu zen, aipatutako ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
3.– Eskabideak aztertu eta gero, eta horiek emateko ebazpenak erakunde onuradunei jakinarazi ondoren, haien zerrenda argitaratzen da, dirulaguntzen jardueraren publikotasun-printzipioa betetzeko Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoaren arabera.
Hori guztia ikusita,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakunde eskatzaileen zerrenda, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko otsailaren 22ko Ebazpenaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, 2023. urtean, langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioan prestakuntza sustatzeko dirulaguntzen deialdia egin eta dirulaguntza horiek arautzen dira.
Bigarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo, bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, zeina, bi kasuetan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko baita. Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Barakaldo, 2024ko urtarrilaren 16a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.