Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2024ko otsailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
907

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, txanda irekiko eta desgaitasuna duten pertsonen txandako irakasle agregatuen plazak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zuen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2023ko abenduaren 14ko Ebazpena zuzentzeko dena.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 14ko erabakiaren bidez (2023ko abenduaren 29ko EHAA) deialdi publikoa egin zen UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko; horien artean, 49 zenbakia duen Kimika Ez organikoa jakintza arloko plaza, AGC8L1 – D00334-10 kodea duena unibertsitateko barruko gaietarako.

Bigarrena.– Deialdiko oinarrien I. eranskinean akats bat ikusi da egin beharreko irakaslan eta ikerlanetan, «Kimika Ezorganikoa» agertu beharrean «Kimika Ez-organikoa II» agertu behar baita.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, ebazpen hau emateko, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena dela bide (errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko ebazpena; 2021eko otsailaren 12ko EHAA).

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau dio 109.2 artikuluan:

Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea 2023ko abenduaren 14ko ebazpenaren bidez onartutako deialdiko oinarrien I. eranskinean AGC8L1 – D00344-10 kodeaz agertzen den plazan egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak, modu honetara:

Hau dioen lekuan:

Plazaren zenbakia: 49. Kodea: AGC8L1 – D00344-10. Kategoria: Irakasle Agregatua. Jakintza arloa: Kimika Ez Organikoa. Saila: Kimika Organikoa eta Ez Organikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kimika Ezorganikoa».

Beste hau jarri behar da:

Plazaren zenbakia: 49. Kodea: AGC8L1 – D00344-10. Kategoria: Irakasle Agregatua. Jakintza arloa: Kimika Ez organikoa. Saila: Kimika Organikoa eta Ez organikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kimika Ez-organikoa II».

Bigarrena.– Jakinaraz bekio erabaki hau dagokion sailari eta argitara dadin unibertsitatearen webgunean (Irakasleak – Deialdi bideratuak). Har beza kontuan hala dagokion Irakasle ikertzaileen Zerbitzuko atalak.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke UPV/EHUko Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordeari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

Leioa, 2024ko otsailaren 15a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala