38. zk., 2024ko otsailaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
903
209/2024 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Marta Mendaza Martinez andrea Erizaintzako Zuzendaritzako Giza Baliabideen Ondokoa kargutik kendu egiten den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
2427/2022 Ebazpenaren bidez, Marta Mendaza Martinez andrea Erizaintzako Zuzendaritzako Giza Baliabideen ondoko izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Marta Mendaza Martinez andrea Erizaintzako Zuzendaritzako Giza Baliabideen Ondokoa kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko otsailaren 12ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 1a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.