36. zk., 2024ko otsailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
875
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Euskadiko Kirol Portuak erakundearen itsas-lehorreko jabari publikora isurtzeko baimen-espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: VTM-B-2023-0002.
Erakunde eskatzailea: Euskadiko Kirol Portuak.
Jarduera: Bermeoko Portua.
Jardueraren kokapena: Bermeo (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Kantauri itsasoa.
Isurketa puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):
Ur industrialak X: 522.889 Y: 4.807.284.
Isurketa mota eta bolumena: ur industrialak (5.163 m3/urteko).
Jardueraren deskribapena: Euskadiko Kirol Portuak erakundeak baimena eskatu du Bermeoko portuan sortutako industriako hondakin-urak isurtzeko. Ur horiek hidrokarburoen balizko isurietatik, karenatze-eremuko uretatik eta eremu horretako euri-uretatik datozenak izango dira. Industria-urak tratatzeko, I. motako hidrokarburoen bereizgailua dago.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA), beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek erreklamazioak aurkeztu eta espedientea aztertu ahal izan dezaten adierazitako epean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo Mendebaldeko kantaurialdeko arroen bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao), aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Bilbao, 2024ko otsailaren 6a.
Zuzendari nagusia.
EE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena).
Isurketa Arloko arduraduna,
JOSÉ ERRAZKIN GUILLORME.