36. zk., 2024ko otsailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
868
IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 8koa, EAEko Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren Idazkaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira EAEko Auzitegi Ekonomiko Administratiboak hartu dituen erabakiak eta haren eskumeneko gainerako egintzak.
Abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak, zergen arlokoak, 112.1 eta 234.4 artikuluetan ezarritakoa eta arestian aipatu den maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuak, Zergen Lege Orokorra garatzeko erregelamendu orokorra onartzen duenak, 50.3 artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazpenak EAEko Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren Idazkaritzan jartzen dira (Gaztelako atea 15, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz) egutegiko 15 egunetan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Epealdi horretan, interesdunak, zuzenean edo ordezkari baten bidez (ordezkariak urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete behar ditu), egintzaren kopia bat jaso ahal izango du EAEko Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren Idazkaritzan; alabaina, kopia jaso izana sinatu beharko du lehenbizi. Epe horren barruan agertzen ez bada, jakinarazpena egindakotzat joko da epea amaitu eta hurrengo egunean, legezko ondorio guztietarako.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 8a.
EAEko Auzitegi Ekonomiko Administratiboko idazkaria,
OLATZ GARCÍA ETXEBARRIA.