Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2024ko otsailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
860

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 2koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen eta zenbatekoen zerrenda. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu eta horietarako deialdia egiten da, 2023-2026 aldirako.

Deialdi-aginduaren 32. artikuluaren arabera, ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/); bertara, ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen zerrenda, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo sei hilabetean.

Deialdia 2023ko abenduaren 19an ebatzi zen, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen, 2023ko abenduaren 19an. Beraz, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen eta zenbatekoen zerrenda. Agindu horren bidez, Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu eta horietarako deialdia egiten da, buruaren 2023-2026 aldirako (2023ko ekainaren 29ko EHAA, 123. zk.). Zerrenda ebazpen honen eranskinetan dago.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 2a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala