36. zk., 2024ko otsailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 19 orri.)
- EPUB (1183 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
859
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 2koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen eta zenbatekoen zerrenda. Agindu horren bidez, doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berrietarako eta laguntza horiek berritzeko 2023-2024 aldirako deialdiaren oinarriak ezartzen dira.
Deialdia 2023ko abenduaren 12an ebatzi zen, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen, 2023ko abenduaren 12an. Beraz, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen eta zenbatekoen zerrenda argitaratzea (ebazpen honen eranskinean daude). Agindu horren bidez, doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berrien eta berritzeen 2023-2024 ikasturteko deialdiaren oinarriak ezartzen dira (2023ko ekainaren 29ko EHAA, 123. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 2a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.