Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2024ko otsailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
856

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 5ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko martxoaren 28ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak 2023ko ekitaldian; agindu horren bidez onartu ziren mahastia berregituratzeko eta birmoldatzeko 2023ko ekitaldirako deialdiko oinarriak.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko martxoaren 28ko Aginduaren bidez onartu ziren mahastia berregituratzeko eta birmoldatzeko 2023ko ekitaldirako deialdiko oinarriak.

Xedapen hauek aplikatu behar dira: Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamendua; Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2115 Erregelamendua; Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamendua; Batzordearen 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatua, 2021eko abenduaren 7koa; 2021eko abenduaren 21eko batzordearen 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamendua; 905/2022 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko esku-hartzea arautzen duena Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan; 1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Plan Estrategikoaren esku-hartzeak kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuk arautzen dituena.

Abenduaren 9ko 275/2020 Dekretua ere aplikatzekoa da, zeinaren bidez ezartzen baita Nekazaritzako Europako Berme Funtsak (NEBF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuen erakunde ordaintzailearen antolakuntza eta funtzionamendu-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kargura finantzatuko da, eta Nekazaritza Politika Erkidearen (NPB) 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalean barne hartutako esku-hartzeei dagokie.

Bat etorriz 2023ko martxoaren 28ko Agindu horren 7. oinarriarekin, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen zuzendari den aldetik, eskatutako eragiketak onartzeko edo ukatzeko ebazpen bakarra ematea.

Ikusirik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek aurkeztutako onarpen- eta ukapen-proposamenak, bat etorriz 2023ko martxoaren 28ko Aginduan aurreikusitakoarekin, eta ikusirik NBEF funtsak nahikoak direla agindu hura onartzeko proposatu diren eragiketa guztiak finantzatzeko,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko martxoaren 28ko Aginduan araututako laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei; orotara, 605.622,29 euro.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko martxoaren 28ko Aginduan araututako laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietan nekazaritzaren arloan eskumena duten zuzendaritzetara bidaltzea, interesdunei banan-banan jakinaraz dakien.

Bosgarrena.– Eskatzaileek hilabete izango du, laguntza onartzeko ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, onartutako eragiketei uko egiteko eta ukoa aurkezteko.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 5a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala