Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2024ko otsailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
852

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 6koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. eta 103. artikuluetan eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenaren laugarren oinarrian (ebazpen horren bidez iragarri zen Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia; 2024ko urtarrilaren 5eko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Josu Aguirre Goitia jauna Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusi izendatzea.

Bigarrena.– Izendapenak 2024ko otsailaren 12tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko otsailaren 6a.

Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,

AINARA HERCE SAN MARTIN.


Azterketa dokumentala