33. zk., 2024ko otsailaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 16 orri.)
- EPUB (1040 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
793
EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 30ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, 2022ko ekitaldirako Industria Digitala laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen zuzendari nagusiak 2022ko otsailaren 9an onartutako Industria Digitala laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2022ko otsailaren 24ko EHAA, 40. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2024ko urtarrilaren 30a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
AITOR URZELAI INZA.