Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2024ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
791

AGINDUA, 2024ko otsailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023ko irailaren 25eko Agindua aldatzeko dena, zeinaren bidez aldatzen baita Santurtziko (Bizkaia) «San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, titulartasuna aldatzeagatik.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 25eko Aginduaren testuan (2023ko urriaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 192.zk). Agindu horren bidez, Santurtziko (Bizkaia) «San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da, titulartasuna aldatzeagatik. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/4593(2/1) eta 2023/4593(2/2) orrialdeetan, hirugarren ebazpenean honela dio:

«Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate:

• 1 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

• 1 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

• 1 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.»

Baina honela esan behar du:

«Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate:

• 1 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

• 2 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.»

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala