Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2024ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
788

5/2024 DEKRETUA, otsailaren 8koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzekoa.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari esleitu zion eskumena instituzio, erakunde, entitate edo elkarteen ordezkari Batzordea osatzen duten kideak izendatzeko; instituzio, erakunde, entitate edo elkarte horiek haien ordezkariak hautatu ondoren. Lege-testu horren 7. artikuluak ezartzen du lau urtekoa izango dela Batzordea osatzen duten kideen agintaldia, nahiz berriz hautatzerik badagoen.

Legeak agintzen du, halaber, Batzordean ordezkaritza duten instituzio, erakunde, entitate edo elkarteek aukera dutela titular edo ordezko izendatu dituztenak aldatzeko. Izendatu berria kargu horretan arituko da harik eta ordeztuak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean dagokion tartea betetzen duen arte (lau urte, aurreko paragrafoan esanda bezala).

Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, Euskal Enpresaren Konfederakuntzak (Confebask) ordezko kide bat ordeztu nahi du, lehendakariaren irailaren 13ko 22/2023 Dekretuaren bidez izendatu zuena.

Horren ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Marta Fernández Jiménez andrea ordezko kide izendatzea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, Euskal Enpresaren Konfederakuntzak (Confebask) hautatua, Juan Lasa Ibarreche jaunaren ordez.

2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko otsailaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala