33. zk., 2024ko otsailaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
HEZKUNTZA SAILA
787
EBAZPENA, 2024 otsailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2024ko urtarrilaren 19ko Ebazpenean jasotako akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez 2024. urtean itunpeko irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deialdaia egin zen.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Aipatutako ebazpenean (2024ko otsailaren 12ko EHAA, 31 zk.), horrelako huts bat atzeman denez, honela zuzentzen da:
3. artikuluan:
Hau dio:
«Lehenengo deialdi honetan matrikulatzeko epea 2024ko otsailaren 2an irekiko da, eta otsailaren 15ean itxiko da».
Baina, hau esan behar du:
«Lehenengo deialdi honetan matrikulatzeko epea otsailaren 15ean hasi eta otsailaren 28an amaituko da».
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 12a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.